Octubre 22, 2004

misterioa

Atzo misteriotsua naizela, edo behintzat, misterioaren itxura ematen dudala, esan zidaten. Ez da lehenengo aldia. Ahazturik dudan mutiko hark ere gauza bera esan zidan. Eta misterio bat naizelako, berarekin nuen harremana utzi eta bere bizitzatik desagertu egin nintzen. Inolako arrazoirik eman gabe. Edo arrazoi sineskaitzak emanaz. Orain, goiz honetan, ez dakit nirea misterioa ote den, edo abilidade falta. Edo agian, teknika argi eta pluskuanperfektua hain modan dagoen garai honetan, abilidade falta eta misterioa gauza bera ez ote diren.
Auskalo.

Posted by Kapt. Kurtz at Octubre 22, 2004 09:21 AM
Comments

Eta zer da misteriotsua izatea?
:)

Posted by: newton on Octubre 22, 2004 02:02 PM

arrazoia jarri nuen aurretik bihotzeko kontuetan

Posted by: kippelboy on Octubre 22, 2004 04:59 PM

Behinik behin, ez burua jan.

Posted by: Julen on Octubre 22, 2004 06:26 PM

Jo, pues sí que es endiablada esta lengua. Lo intento, pero acabo por no entener ná. ¡Qué rabia!

Posted by: peke on Octubre 24, 2004 03:00 AM
Post a comment